SENEGAL: CASAMANCE BIZIKLETAZ

  Datorren urtean ere Aste Santuan bizikletaz pedaleatzen Afrika Beltza ezagutzeko asmoa daukagu; Senegal hain zuzen ere, eta konkretuki Casamance eskualdea.

Africa den bezala ezagutzeko aukera paregabea bizi nahi dugu intentsitate handiko bidaia honetan.

Bizikletaz abiatzeak hango bide, bidexka, bidezidor, errepide eta hondartzetatik ibiltzeko aukera ezberdin eta kontraste handikoak eskainiko digu. Batzuetan sekulako lasaitasun ederra izango dugularik inguruan paisaia ikusgarriarekin batera, bestetan ordea, hirietan eta oihanean, jendearen iskanbila eta musikaren erritmo bizia eta alaia izango dugu gure artean.

Bertako herri txikitan musika eta erritmo bizia beti present izango dugu eta baita bertako biztanleen adiskidetasuna ere.

Djola herriak erakutsiko digu bertako biztanleen bizimodu berezia, ohiturak, erritualak eta tradizioak Campements Vilagoisetan ostatu hartuko dugu eta. Campements hauek herriko kanpamendu moduan ezagunak dira.

Gure bizimodu okzidental honetan pairatzen dugun estresa albo batera utzi eta Afrika ezagutu dezagun bertako jendea ezagutuz, leku ezberdinak, kolore biziak, usai bereziak eta irribarre kuriosoak batez ere bizikletaz agertzen garenean.

 

KOKAPENA: 
Senegal-Casamance
DATAK:
2013ko martxoaren 23tik apirilaren 7ra 
NORI ZUZENDUA: 

 

Alforjekin zikoturismoan zaleak direnentzat.

 

Erdi maila
JARDUERAK
 
575 Km.
45 Km. Eguneko
Km gutxiago egiteko aukera
GIDARIA:
Koordinatzailea: Alberto Markuerkiaga  
OSTATUA: 
Hirian  hotelean eta herri txikietan Campament Villageoisetan
PARTAIDE KOPURUA:
7 / 12
PREZIOA:
  1250 euro
Hegazkinak ezik*
TALDEAK
       Prezio bereziak talde itxientzat
   Beste data batzuetan egiteko aukera.